zazpilandaeus001001.jpg
Liburutegia: Zazpilanda Eskolak ACEX programaren ardurapean irakasle baten errekurtsoa badugu eta honi esker oso eskaintza zabala eta interesgarria, bai ikasleei bai gurasoei emateko aukera daukagu... Lehen Hezkuntzako ikasleentzat zuzenduta. Egunero ondorengo ordutegiarekin:
o Eguerdiro 13:00tik-15:00 arte
o Arratsaldez 16:30tik-18:30 arte
 
Guraso eskola: Erlajazio eta buruko kontrola eta jarreren hobekuntza dira lantzen diren gaiak. Programa hau eskolako liburutegian egiten da astearte eta ostegunero, 15:00 tik-16:30 arte. Eskolako guraso guztientzat zuzenduta dago.

 Emozio-adimenaren tailerra: 6. mailako ikasleentzat zuzenduta dago. Liburutegian ostiraletan, kurtsoan zehar egiten da 16:30tik-17:30 arte.
 
Ipuinen tailerra: 1.go eta 2.mailetako ikasleek parte hartzen dute. Astelehenero 17:00tik-17:45arte.
 
Arrazonamenduaren tailerra: 3. eta 4. mailetako ikasleentzat, asteartero, 17:00tik-18:00arte.

 Xake tailerra: 5. eta 6. mailetako ilasleei zuzenduta ostegunero 17:00tik-17:45 arte.
 
JANTOKIA: Gure eskolako jantokia kudeaketa zuzeneko jantokia da, hau da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak,begiraleen eta sukaldarien ratioak, ordutegiak, prezioak eta abar, Hezkuntza Sailak berak ezartzen dituelako.
Ikasleriaren %85a eskolako jantokian bazkaltzen gelditzen da, eta bertan egiten da bazkaria. Jantokian bi sukaldari, bi laguntzaile eta hamar begiraleek lan egiten dute.
Aurten gure jantokiaren antolaketa orokorra horrela dago: jantokiko zerbitzua Irailaren 8an hasita ekainaren 23an amaituko da. Jardunaldi jarraitua daukagunean, irailean eta ekainean, bazkaltzen duten umeak 14:30etan ateratzen dira.
Hiru txanda egiten dira:
Lehenengoa 12:30etan, 2 urteko umetxoak.
Bigarren txanda 13:00etan, Haur Hezkuntza eta Lehen zikloko 1. Maila
Hirugarren txanda 14:00etan, Lehen Hezkuntzako 2. Mailatik 6. Mailara.
Bazkaldu ondoren 2 urteko umeak siesta gelara joaten dira zaintzaileekin. Beste ikasle guztiak, begiraleekin antolatuta egoten dira adinaren arabera.
Edozein kontsulta, zalantza, iradokizun edo kexa zuzendaritzan argituko zaizue.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK: Eskolaz kanpoko ekintzak Guraso Elkarteak kudeatzen ditu.

INFORMATIKA GELA: Teknologi berrien erabilerara egokituta dago gure eskola. Gela guztietan arbela digitalak erabiltzen dira arlo guztietan lan egiteko. Baita informatika gelara sarbidea dute gure ikasle guztiek.